Sagardoa nola egiten da?
Udaberrian loratzearekin hasten da egitekoa; lehenbiziko lanak kimatzea, belarra moztea eta izurriteak zaintzea izaten dira.
Uztaren bilketa irailean hasten da eta abendura arte irauten du. Heldutasun mailaren eta barietateen arabera biltzen dugu sagarra; etxekoak aritzen gara, eskuz, bateko eta besteko laguntzaileen borondatearekin.
Ondoren sagardotegiko lanak hasten dira: sagarrak garbitu, txikitu eta dolarera bidaltzen dira, prentsatzeko. Handik kupeletara pasatzen da muztioa, era naturalean hartzidura prozesuari ekiteko. Horrela 4-5 hilabete igaro eta gero, sagardo bihurtzen da, eta puntu egokira iritsitakoan botilaratzeko prest dago.




